Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia elektronikoa

Justizia digitala

Teknologia digitala Justizia Administrazioan txertatzeak hainbat aukera eskaintzen ditu prozedurak arintzeko, informazio garrantzitsua denbora errealean eskuratu ahal izateko, zerbitzu publikoetarako sarbidea hainbat euskarritatik izateko eta sistemaren antolaketa bera hobetzeko.

Justizia Administrazioa erabat digitalizatu beharraren ondorio izan da Justizia Digitalaren Plana 2021-2026; izan ere, 2021. urteko lehen seihilekoan, Euskadiko justiziaren sektorean digitalizazioari dagokionez epe ertainean egin beharreko jarduketak estrategikoki planifikatzeko hausnarketak eta azterketa bat burutu zen, eta prozesu horren guztiaren emaitza biltzen da Planean, betiere EJE Espediente Judizial Elektronikoa izanik oinarri.

Plangintza estrategiko hori eta dagokion azterketa oinarrizko plana dira, dinamikoa eta errealitate aldakor batera moldagarria, eta indarrean dagoen bitartean hobetu egingo da, justiziako eragileekin, herritarren ordezkariekin eta beste administrazio batzuetako ordezkariekin hitz eginez eta lankidetzan jardunez. 

JustiziaSip, Profesionalentzako Informazio Zerbitzua. Esteka hau leiho berri batean irekiko da.