Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Judizioz kanpoko peritu-txostenak

Judizioz kanpoko peritu-txosten eskaera

  • Aurrez aurre izapidetu

Norbanako partikular bat zirkulazio-istripu baten biktima izan bada, jasandako kalte-galeren judizioz kanpoko balorazioa egin daiteke biktimaren eta kalte-ordaina eman behar duen aseguru-etxearen artean. Pertsona horrek gorputzeko kalteen peritu-txostena behar badu, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari eska diezaioke.

2016ko urtarriletik, AMEIk Justizia Administrazioari arlo zientifiko eta teknikoan laguntzeaz gain, gatazkak judizioz kanpo ebazten har dezake parte eta txostenak eta irizpenak igor ditzake, motordun ibilgailuen zirkulazioarekin lotutako gertaeren inguruan, partikularrek hala eskatuta.

Peritu-txostena egiteagatik prezio publikoa ezarriko da, eta prezio hori auzi zehatz bakoitzaren araberakoa izango da.
 

Zein kasutan erabil dezakezu

Norbanakoa zirkulazio-istripu baten biktima izan denean eta jasandako kalte-galeren balorazioa behar duenean, beti ere, erreklamazioa judizialki bideratuta ez badago.

Zer behar duzu

Oso garrantzitsua da AMEIrekin harremanetan jarri aurretik kaltetutako pertsona aseguru-entitate arduradunarekin harremanetan jartzea eta jasandako kalteen ordaina eskatzea. Konpainiak eskaintza-arrazoitua egingo du; kaltetuak, eskaintzarekin ados ez badago, Institutuaren balorazioa eskatu dezake.

  • Peritu-txostenaren eskaera-inprimakia:  kaltetutako biktimari, aseguru-etxeari eta istripuaren inguruabarrei buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua da.
  • Aseguru-entitatearen eskaintza-arrazoitua.
  • Auzian interesekoak diren eta baliatu nahi diren mediku-agiri guztiak.
  • Peritu-txostenaren prezio publikoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Kaltetutako biktimaren baimen informatua.

Nork egin dezake

  • Aseguru-entitateak eta kaltetutako norbanakoak elkarrekin adostutakoa bada, bietako edonork aurkeztu dezake. 
  • Kaltetutako norbanakoak berak bakarrik; kasu horretan, AMEIk erakunde aseguratzaileari berehala jakinaraziko dio.
     

Non aurkeztu

Kalteak jasandako biktimari egoitzagatik dagokion edo istripua gertatu zen lekuari dagokion AMEIren Ordezkariordetzan.

Dokumentazioa aurrez aurre aurkeztu daiteke. Ordezkariordetza peritu-txostena egiteko eskuduna bada, barruti judizial ezberdinetako edozein ordezkaritzatan aurkeztutako eskaerak onartuko ditu.

Kontsultatu itzazu Euskadiko AMEIren Ordezkariordetzen kokapena eta harremanetan jartzeko datuak.

Nola erantzuten dizugu

AMEIren Ordezkariordetzak eskaera erregistratuko du eta pertsonari edo entitate eskatzaileari egiaztagiria emango dio.

Jarraian, eskaeraren arabera, Ordezkariordetzak eskuduna den ala ez zehaztuko du. Eskuduna ez dela zehaztuz gero kaltetutako norbanakoari eta aseguru-entitateari horrela jakinaraziko dio eta eskaera eskuduna den Ordezkariordetzara bidaliko du, kasua bada.

Eskuduna dela eta kaltetutako biktimaren, aseguru-entitatearen eta istripuaren datuak beteta daudela egiaztatzen badu eta eskaintza-arrazoitua gehitu bada, peritu-txostenaren eskaera bideratuko du eta onarpena aldeei aditzera emango die.

Komunikazio horretan AMEIk azterketa egiteko data, ordua eta eguna jakinaraziko die kaltetutako biktimari eta aseguru-entitateari.

Peritu-txostena egin ostean AMEIk txosten ofiziala igorriko du.

Txostena, egindako frogen emaitzekin batera, kaltetutako norbanakoari emango zaio azterketa egin eta hilabeteko epean, beti ere, auziaren konplexutasunaren ondorioz epea luzatzeko beharrik ez badago (luzapena arrazoitu egin beharko da). Era berean, aseguru-entitateari kopia bat bidaliko zaio.

Txostena jasotzen dutenetik kaltetutako norbanakoak edo erakunde aseguratzaileak 7 egun balioduneko epea dute txostenari buruzko azalpenak eskatzeko.  

 

Izapidetu bitartean

Balizko akatsen zuzenketa: AMEIren Ordezkariordetzak eskaeran akats edo dokumentazio falta dagoela ikusten badu, pertsona edo entitate eskatzaileak akatsa zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute. Akatsak epe horren barruan zuzentzen ez badira, AMEIk alde interesdunak peritu-txostenari uko egin diola ulertuko du ebazpen arrazoitu bidez.

Errekurtsoak aurkeztea

Baldin eta eskaera onartzen ez bada edo eskaerari uko egin zaiola ebazten bada, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Eusko Jaurlariztako Justizia Sailburuordetzaren Justizia Zuzendaritzaren aurrean.

Izapidearen kostua

Peritu-txostena egiteagatik prezio publikoa ordaindu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren 2017ko otsailaren 14ko Aginduan ezarritakoaren arabera.

  • Ospitaleratzerik gabeko lesioak: 80 euro.
  • 72 orduko edo hortik beherako ospitaleratzea behar duten lesioak: 150 euro.
  • 72 ordutik gorako ospitaleratzea behar duten lesioak: 350 euro.

Prezio publiko honek AMEIk eginiko txosten guztiak jasoko ditu, zeinak beharrezkoak izango baitira aldi baterako lesioak eta ondorioak zehazteko eta neurtzeko, baina zentro medikoetan edo ospitaleetan egin behar diren proba osagarriak ez ditu barne hartuko.

Eskaintza arrazoitua egin duen aseguru-entitateak ordaindu beharko du prezio publikoa, eta  ordainketa aurreratua izango da eta eskaeraren unean egin beharko da.

Eskaera alde biek elkarrekin adostutakoa bada, aseguru-entitateak ordainketaren egiaztagiria aurkeztuko du. Kaltetutako norbanakoak bere aldetik aurkeztuko badu, aseguru-entitateak egiaztagiria eman beharko dio.

Gogoratu ezazu, ordainketa egin ez bada ere, AMEIK peritu-txostena eman beharko dio pertsona kaltetuari.

AMEIK ez du inolaz ere prezio publikoa izapidetzearen ardurarik bere gain hartuko.  AMEIk Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari helaraziko dio jasotako peritu-txosten eskaeren zerrenda eta bakoitzaren kategoria, Zuzendaritzak ordainketak izapidetu ditzan. AMEIkez du inolako kontakturik peritu-lanak ordaintzeko jasotako diruarekin.