Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia ezagutu > Zer judizio-mota daude?

Zer judizio-mota daude?

Zibilak

Partikularren artekoerreklamazioak direla-eta gertatzen dira: Hiri-Errentamenduak. Maizter-botatzeak, ez ordaintzeagatik. Atzeratutako kuoten erreklamazioa, Jabekideen Erkidegoak bizilagun bati egindakoa. Zorrak erreklamatzea. Trafiko-istripu batetik eratorritako kalte-galeren erreklamazioa. Jabetza edo edukitza erreklamatzea. Eroen ezgaitasunak, etab. Bananketa edo dibortzio-eskaerak, behin-behineko neurriak, etab. ere hemen sartzen dira.

Nola egiten da judizio zibil bat?

Judizio zibil baten izapidea idatziz egiten da ia osorik eta demandarekin hasten da (erreklamatzailearen idatzizko eskaerarekin), eta horren berri demandatuari ematen zaio. Honek nahitaez erantzun egin behar du, ematen zaion legezko epean (desberdina izan ohi da judizio-mota bakoitzerako), demandaren erantzuna izeneko idatzi baten bidez.

Epe luzaezin bat ematen da alderdiek (demandatzaileak eta demandatuak), idatziz, egoki irizten dieten frogak proposa ditzaten (lekukoak, dokumentuak, adituenak,...). Behin proposatutako frogak burutu ondoren, Epaileak epaia ematen du. Epaiarekin ados ez dagoenak, Probintzia Auzitegiaren aurrean apela dezateke, eta honek erabakiko du behin betiko epaiarekin.

Kasu berezietan bakarrik errekurri daiteke Auzitegi Gorenera.

Gora itzuli

Zigorrak

Delitu edo faltaren bat egin denean gertatzen dira. Ebasketa-kasuak, lapurretak, hiltzaileak, erailketak, lesio larriak, kalte garrantzitsuak, faltsifikazioak, droga-trafikoa, mozkortuta gidatzea, zuhurtzigabetasunagatik gertatutako trafiko-istripuak, etab.

Nola egiten da Zigor-arloko judizio bat?

Zibilekoetan ez bezala, judizio hauenizapidea ahozkoa da batik bat, eta egindako delituaren edo hutsegitearen arabera Instrukzioko Epaitegian egingo da (lesio txikiak, munta txikiko ebasketak, irainak, trafiko-istripuak, etab.), Zigor-arloko Epaitegian (delituak oro har), edota Probintzia Auzitegian (delitu larriak); zinpekoen epaimahaiak parte hartzen dueneko judizioa ere hemen egiten da.

Salatutako gertakariak lehenengo fase batean ikertu ondoren (horri instrukzioa esaten zaio) eta behin ustezko errudunaren kontrako akusazioa formulatu eta gero, ahozko judizioaren bistarako eguna eta ordua jartzen da, parte-hartzaile guztiei jakitera emango zaiena. Eta parte-hartzaile horiek epaira agertzeko legezko obligazioa daukate. Epaiketa salatu edo akusatuaren adierazpenekin hasten da, eta ondoren datoz salatzaile edo kaltetuarenak. Horietako bakoitzaren argumentazioak frogatzen saiatuko dira, lekukoen bidez, baleude, dokumentu, agiri, froga perizial, tekniko, froga mediko forentse, etab.en bidez, eta behin fase hori amaitu ondoren, fiskalak eta alderdien abokatuek ahoz frogen laburpen bat egingo dute (hitzaldi horri txostena esaten zaio), bertan epaitegiari eta auzitegiari kondena-eskaerak edota absoluzio-eskaerak gogoraraziz, zer tokatzen den kontu, eta horrela judizioa epaia emateko prest geratzen da.

Gora itzuli

Administrazioarekiko auziak

Partikularren eta Administrazioaren arteko erreklamazioak direla-eta gertatzen dira, Administrazioa edozein dela ere, zentrala, autonomikoa, forala edo lokala. Aldez aurretik izapide administratibo guztiak agortuak egotea eskatzen dute: Trafikoko epai irmoak, Udalari egindako eskaerak ukatzea, edozein administrazioren erabakien inpugnazioa, etab.

Nola egiten da Administrazioarekiko Auzietarako judizio bat?

Judizio zibila bezala funtsean, baina berezitasun batekin: alegia, Administrazioa bere abokatu propioek defendatzen dutela, eta izapidea, hemen ere judizio zibilean bezala idatziz egiten dena, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan egiten dela, geure Autonomia Erkidegoan eskuduna dena eta bere egoitza bakarra Bilbon duena.

Aurreikusia dago Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiak sortzea probintzia edo lurralde bakoitzean.

Gora itzuli

Laboralak

Lanetik eta Gizarte-Segurantzatik eratorritako eskubideen erreklamazioak direla-eta gertatzen dira. Nahitaezkoa da aldez aurretik Laneko Delegazioaren Bitartekotasun, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzura joatea: Iraizpenak, soldata-erreklamazioak, laneko zigorrak, ezgaitasunak, jubilazioak, alarguntasuna, zurztasuna, etab.

Nola egiten da Lan-arloko judizio bat?

Behin demanda lan-arloko epaitegiaren aurrean aurkeztu ondoren, honek demandatzailea eta demandatua zitatzen ditu, judizioa egingo den eguna eta ordua adieraziz. Judizioa ahozkoa eta jendaurrekoa izanten da. Alderdiek beren uzi edo asmoak justifikatuko dituzten froga guztiekin agertu beharko dute (lan-kontratuak, soldata-orriak, lekukoak, perituak edo adituak, etab.), eta froga horiek Epaileari aurkeztuko zaizkio, honek denak aztertu ondoren, epaia eman dezan.

Epaiarekin ados ez dagoen alderdiak, salbuespenetan izan ezik errekurtsoa jar dezake, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko)Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Gora itzuli