Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Justizia ezagutu > Zer dira tasa judizialak

Zer dira tasa judizialak

2013ko apirilaren 1etik aurrera Justizia Administrazioaren erabiltzaileek ordaindu egin behar dute zerbitzu publiko hori erabiltzeagatik. Tasa judizialak pertsona fisikoek eta juridikoek ordaindu behar dituzte, kasu zehatzetan ordaintzen dira eta Justizia Administrazioan eta Toxikologia eta Auzitegi Medikuntzako Institutuan tasak arautzen dituen 3/2013 Lege-Dekretuaren bidez aldatutako azaroaren 22ko 10/2012 Legeak arautzen ditu.

 

Tasa judizialei buruzko informazioa:

Las tasas judiciales

Interesgarria zaizu… 

  • ordaindu behar duzun diru-kopurua kalkulatzeko
  • doako justiziaren onuradun bazara
  • ordaindutako tasa itzuli behar dizute


 

Zer dira tasa judizialak

Pertsona fisikoek eta juridikoek, kasu zehatzetan, auzitegietara jo eta Justizia Administrazioaren zerbitzua erabiltzeko ordaindu behar dituzten zergak dira.  2013ko apirilaren 1etik aurrera Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ardura da tasak kudeatzea.

Estatuak ezarritako zergak dira, hortaz, estatu osoan ordaindu behar dira. Prozesua  Autonomia Erkidego batean bada, eta Erkidego horrek dagozkion finantza-eskuduntzen arabera beste tasa bat ezarri badu, biak ala biak ordaindu beharko dira.
 

Gora itzuli

Nork ordaindu behar ditu

Arlo zibilean, administrazioarekiko auzien arloan edo lan-arloan demanda edo errekurtsoa aurkeztu nahi duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek ordaindu behar dituzte (kasuak azaroaren 20ko 10/2012 Legean aurreikusita daude). Tasa hauek ez dira ordainduko ez zigor- arloan ez eta arlo militarrean ere.

Gora itzuli

Nork ez ditu ordaindu behar

Kasu hauetan ez da tasarik ordaindu behar:

  • Gaitasun, aitatasun-amatasun, ezkontza edo adingabeen kasuekin erlazionatutako kasuetan demandak edo errekurtsoak jartzeko. Hala ere, prozedura alde bien adostasunarekin ala beste aldearen onespenarekin abian jarriz gero, bai ordaindu beharko dira, adingabe bat tartean egonda ere.
  • Oinarrizko eskubide eta askatasunekin lotutako demandak edo errekurtsoak jartzeko edo Hauteskunde Administrazioaren kontrako demandak jartzeko.
  • Zordunek, borondatezko konkurtsoa eskatzeko.
  • Funtzionarioek, euren estatutu-eskubideen defentsan administrazioarekiko auzien arloan errekurtsoa jartzeko. Aurkaratzea edo kasazio-errekurtsoa bada, %60ko beherapena ezarriko da.
  • 2.000 eurotik beherako diru-erreklamazioetan, prozedura monitorioa edo ahozko judizioa abian jartzeko.
  • Administrazio-isiltasun negatiboa edo administrazioaren jardute-ezagatik errekurtsoa aurkezteko.
  • Kontsumorako Tartekaritza Batzarraren laudoen betearazpen-demanda aurkezteko.
  • Hartzekodunen konkurtsoak administratzen dituen norbanakoak, konkurtsoan inplikatutakoen intereseko ekimenak abian jartzeko, baldin eta Merkataritza-arloko epaileak horretarako baimena eman badio.
  • Ondarea judizialki zatikatzeko; beti ere, ondasunen partekatzearen kontrako iritzirik edo eztabaidarik ez badago. 

Horrez gain, hurrengo pertsonek eta erakundeek ez dituzte tasa judizialak ordaindu behar:

  • Doako laguntza juridikoa jasotzen duten norbanakoak, horretarako baldintzak betetzen badituzte.
  • Fiskaltza.
  • Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoak, erakunde lokalak eta horien ardurapean dauden erakunde publiko guztiak.
  • Gorte Orokorrak eta Autonomia Erkidegoetako Biltzar Legegileak.

Lan-arloan, langileak (norbere kontura edo besteen kontura lan egiten dutenak), erreguzko errekurtsoa edo kasazio-errekurtsoa jartzen duenean %60ko deskontua izango du.

Gora itzuli

Nola ordaintzen dira tasa judizialak eta nola eskatzen da ordainketa itzultzeko

Azaroaren 20ko 10/2012 Legeak zerga ordaintzea ezinbestekoa dela ezartzen duen edozein prozeduraren aurretik ordaindu behar dira (ustezko kasuak 2. artikuluan jasota daude).

Hurrengoek ezinbesteko dute eredu biak (696 eta 695) internet bidez aurkeztea:

  • Zergadun Handien Ordezkaritza Nagusian izena emandako norbanako edo erakundeek.
  • Estatuko zerga-agentziaren Enpresa Handien Kudeaketako Unitateek.
  • Sozietate anonimoek edo erantzukizun mugatuko sozietateek.

Gainontzeko kasuetan inprimakiak internet bidez bete daitezke, bestela, erakunde laguntzaileen bitartez kudeatu daitezke (Bankuak, Aurrezki kutxak, Kreditu-Kooperatibak) , baita Zerga-agentziaren delegazioetan zerbitzua ematen duen gordailu-kutxen bitartez ere.

Gora itzuli

Nola kalkulatzen dira tasa judizialak

Tasa judizialek kuota finkoa eta kuota aldagarria dute; azken hau, prozeduraren kostuaren arabera aldatuko da.

Tasa judizialen kuota finkoak hurrengo taulan jasota daude:

Kuota finkoa, arlo zibilean
Mota Zenbatekoa (€)
Ahozkoa eta kanbiozkoa
Arrunta
Monitorioa, europako monitorioa eta konkurtso prozeduran ezarritako intzidente-demanda
Judizioz kanpoko betearazpena eta titulu judizialen betearazpenen aurkakoa
Nahitaezko konkurtsoa
Apelazioa
Kasazioa eta prozesu arau-haustea
150 €
300 €

100 €
200 €
200 €
800 €
1.200 €

Kuota finkoa, administrazioarekiko auzien arloan
Mota Zenbatekoa (€)
Laburtua
Arrunta
Apelazioa
Kasazioa
200 €
350 €
800 €
1.200 €

Kuota finkoa lan-arloan
Mota Zenbatekoa (€)
Erregutzea
Kasazioa
500 €
750 €

Kuota aldagarriaren kopurua zehazteko prozeduraren kostua eta prozesua nork hasi duen hartu behar da kontuan.

  • Prozedura hasi duena pertsona juridikoa bada eta kostuak milioi bat euro baino txikiagoa bada, tasa aldagarria kostu osoaren %0,5 izango da. Gainontzeko kopuruetan %0,25 izango da (10.000 euro arte).
  • Prozedura hasten duena pertsona fisikoa bada, tasaren kuota aldagarria zerga-oinarriaren  %0,10 izango da, prozeduraren kostua edozein dela ere.

Gora itzuli