Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Izen aldatzea motako ohiko galderak

Nola egiaztatu dezaket Erregistro Zibilean ofiziala ez den beste izen bat erabiltzen dudala?

Abizenak aldatu nahi badituzu inskribatu nahi dituzun abizenak erabili ohi dituzula eta abizen horiekin ezagutzen zaituztela ziurtatzen duten zenbait dokumentu aurkeztu behar dituzu. Besteak beste, dokumentu hauek aurkez ditzakezu: fakturak, liburutegiko txartela, polikiroldegiko txartela, posta elektroniko helbidea, lagunen arteko posta-trukea... Hori bai, dokumentu horiek zure eguneroko bizitzan abizen horiek duela denbora dezente erabiltzen dituzula egiaztatu behar dute. Ez du balio, adibidez,izen aldaketa eskaera baino aste bi lehenago egin duzun liburutegiko txartela aurkezteak.

Gora itzuli

Nire izena euskaraz jarri nahiko nuke, baina Alacant-en bizi naiz, nola egiazta dezaket jarri nahi dudan izena onartutakoa dela?

Euskaltzaindiaren bidez froga dezakezu izen hori badagoela.

Sartu Euskaltzaindiaren izen-bilatzailean.

Gora itzuli

Nola jar naiteke harremanetan Erregistro Zibil batekin?

Justizia Administrazioak Euskadin dituen zerbitzuetako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak aurki litezke JustiziaEus-eko herritarrentzako arreta atalaren bitartez. Erregistro Zibiletan, normalean, honako hau izaten da jendea hartzeko ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

Gora itzuli

Adingabeen izena alda al daiteke?

Umeek bost urte baino gehiago izan behar dituzte beren izena aldatu ahal izateko.

Gora itzuli