Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Izena aldatzea

Izena aldatzea

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zein kasutan erabil dezakezu

  • Zure gaztelaniazko izena Estatuko beste edozein hizkuntza ofizialetara itzuli nahi baduzu (katalana, euskara, galiziera eta abar).
  • Zure izenaren ordez, erabil ohi duzuna jarri nahi baduzu.
  • Zure izena iraingarria bada edo pertsonaren duintasunaren aurkako kontzeptu bat adierazten badu.
  • Zure jaiotza-ziurtagirian sexuaren aipamena zuzentzeko eskatzen duzunean. Sexuaren aipamena zuzentzeak norbanakoaren izen-aldaketa dakar, erregistratutako sexuarekin bat etor dadin (3/2007 Legea, martxoaren 15ekoa, Pertsonen Sexuaren Aipamena Erregistro Zibilean Zuzentzea arautzen duena).

Zer behar duzu

NANaren fotokopia

Adingabea bazara, zure gurasoen NANaren fotokopia ere behar duzu. Ezkonduta bazaude, zure ezkontideak ere bertaratu behar du, bere NANarekin.

Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria

Jaiotza-ziurtagiria Justizia.net atarian eska dezakezu.

Errolda-ziurtagiria

Adingabea bazara, zure gurasoen errolda-ziurtagiria ere behar duzu.

Dokumentazio osagarria

Zure izena euskaratzeko ondorengoa behar duzu:

Zure izenaren ordez, erabil ohi duzuna jarri nahi baduzu, hau behar duzu:

  • Erabili ohi duzun izenak zenbait oinarrizko eskakizun betetzen dituela ziurtatzea.
  • Erregistro Zibileko edo Bake Epaitegiko arduradunari zuzendutako dokumentu bat idaztea, izena aldatzeko eskatuz. Oro har, idatzi hori leihatilan idatzi ohi da, Erregistro Zibileko edo Bake Epaitegiko langileen laguntzarekin.
  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Justizia.net atariko ziurtagiriak eskatzeko online aplikazioan eska dezakezu.
  • NANaren fotokopia. Adingabea bazara, zure gurasoen NANaren fotokopia ere behar duzu. Ezkonduta bazaude, zure ezkontideak ere bertaratu behar du, bere NANarekin.
  • Errolda-ziurtagiria. Adingabea bazara, zure gurasoen errolda-ziurtagiria ere behar duzu.
  • Inskribatu nahi duzun izena erabili ohi duzula eta izen horrekin ezagutzen zaituztela ziurtatzen duten zenbait dokumentu. Besteak beste, dokumentu hauek aurkez ditzakezu: fakturak, liburutegiko txartela, polikiroldegiko txartela, posta elektroniko helbidea, lagunen arteko posta-trukea...
  • Adin nagusiko bi lekuko, eta haien NAN dokumentuak.

Izena bidezko arrazoiengatik aldatzeko (iraingarria delako, adibidez), hau behar duzu:

  • Hautatu duzun izenak zenbait oinarrizko eskakizun betetzen dituela ziurtatzea.
  • Justizia Ministeriora zuzendutako dokumentu bat idaztea, izena aldatzeko arrazoiak azalduz.
  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Justizia.net atariko ziurtagiriak eskatzeko online aplikazioan eska dezakezu.
  • Errolda-ziurtagiria. Adingabea bazara, zure gurasoen errolda-ziurtagiria ere behar duzu.
  • NANaren fotokopia. Adingabea bazara, zure gurasoen NANaren fotokopia ere behar duzu. Ezkonduta bazaude, zure ezkontideak ere bertaratu behar du, bere NANarekin.
  • Adin nagusiko bi lekuko, eta haien NAN dokumentuak.

Nork egin dezake

Bost urte baino gehiago dituen edozein pertsonak.

Adingabea bazara, Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira zure gurasoekin joan beharko duzu.

Aurkezteko epea

Izapide hori egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi batzuetan.

Edozein kasutan, hitzordua eskatu baino lehen, dokumentu guztiak aurkeztu behar dituzu. Hortaz, une horretan esango dizute izapidea egiteko Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira bueltatzeko hitzordua eman behar dizuten edo ez.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian. Zenbait kasutan izapidea amaitzeko zure barruti judizialeko Erregistro Zibilera joan beharko duzu.

Nola erantzuten dizugu

Zure eskaera bideragarria bada, berretsi egingo dugu, eta ahal bezain azkar jakinaraziko dizugu. Hala ere, Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi bakoitzak epe ezberdinak dauzka izapide hori egiteko.

  • Jakinarazpena jaso ondoren, 180 eguneko epea izango duzu aldaketa eskatu eta onartzeko.
  • Izena aldatzeko izapidea zure jaiotza-ziurtagiria izen berriarekin jasotzen duzunean bukatzen da.

Izena aldatzeko eskaera bideragarria ez dela jakinarazten badizute, beste eskaera bat aurkez dezakezu, zuzenean Justizia Ministerioan. Izapide hori ere bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egin behar duzu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Izen berria duen jaiotza-ziurtagiria ematen dizutenean, akatsen bat ikusiz gero, ofiziozko zuzenketa egin diezazukete eta, gutxi gorabehera 24 orduko epean, jaiotza-ziurtagiria jaso dezakezu, zuzenketa orri-bazterrean duela.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Izena hautatzeko mugak.