Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Izatezko bikoteak

Izatezko bikoteen inskripzioa

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Izatezko bikotea eratzea unitate afektibo-sexual egonkor bat formalizatzeko modua da, ezkontza-kontratu bat formalizatu nahi ez duten bikoteentzat.
Euskadin izatezko bikoteak arautzen dituzte Izatezko Bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak eta maiatzaren 16ko 15/2017 Dekretu bidez onartutako Izatezko Bikoteen Erregistroaren Araudiak.

Zer behar duzu

Izen-ematea aurrez aurre egiteko bi aukera dituzu:

  1. Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
  2. Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.

Online inprimakia betetzea eta dokumentazioa formatu digitalean eranstea erabaki baduzu (lehen aukera), hurrengoa kontuan hartu ezazu:

  • Administrazioak hilabeteko epean gordeko ditu inprimakia eta erantsitako dokumentuak.
  • Epe horretan sinatutako inprimakia adierazitako lekuetan aurkeztu beharko duzu.

Ondoren, tramitazioarekin jarraitu eta espedientearen jarraipena egin dezakezu Nire karpeta eremutik.

Inskripzioa internet bidez egiteko:

Izatezko bikotearen inskripzioa elektronikoki izapidetzeko, ziurtagiri digital bat behar duzu. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan onartutako ziurtagiri digitalak kontsultatu ditzakezu.
Ondoren, zerbitzu elektronikoan sartu eta jarraian adierazten diren 4 pausoak jarraitu:

  1. Eskabidearen inprimakia bete.
  2. Aurretik prestatu dituzun dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskaera eta dokumentuak bidali.

Jarraian, bidalketa eginda dagoela adierazten duen pantaila bat ikusiko duzu (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitu eta espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu Nire karpetaren bidez.

Eskabidea egiteko behar dituzun dokumentuak egiazta ditzakezu Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Familia Politika eta Aniztasuna arloko betekizun eta agirien atalean.
Izapidetzea aurrez aurre zein online egiteko, hurrengo dokumentuak behar dituzu:

1. Eskatzaileak nor diren egiaztatzen duten agiriak, bitarteko hauetakoren bat erabilita:

  • Espainiako nazionalitatea dutenek: NAN edo pasaportea.
  • Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioaren parte den estatu bateko herritarrak: pasaportea edo haien herrialdeko nortasun-agiri baliokidea, titularraren nazionalitatea jasotzen dueña.
  • Gainerako herrialdeetako nazionalitatea dutenak: atzerritarraren nortasun-txartela (identifikaziorako, atzerritarraren nortasun-zenbakia (AIZ) edo pasaportea.

Nolanahi ere, ez da aurkeztu beharko eskatzailearen NANa edo, hala badagokio, atzerritarraren nortasun-txartela, baldin eta eskabidean baimena ematen bazaio eskabidea izapidetzeko eskumena duen organoari nortasun-datu horiek Barne Ministerioan egiaztatzeko.

2. Bikotea osatzen duen pertsona bakoitzaren egoera zibilaren egiaztagiria. Agiriak baliozkoak izango dira, baldin eta inskripzio-eskaera aurkeztu baino hilabete lehenago eman badira, espainiar nazionalitatea dutenen kasuan, eta hiru hilabete lehenago, atzerritarren kasuan.

3. Euskal auzotasun zibila egiaztatzea, izatezko bikotea osatzen duten kideetako batek, gutxienez, eskabidea aurkezten duen unean. Kontsultatu 155/2017 Dekretuaren 13.1.c) artikuluko kasuak.

4.Bikotea osatzen duen pertsonetako bat edo biak adingabeak badira, emantzipazioa egiaztatzen duen Erregistro Zibilaren ziurtagiria.

Nork egin dezake

Bikotea osatzen duten bi pertsonek, edo, hala badagokio, haietako batek, hurrengo baldintzak betetzen dituzten bikoteak:

  • Biak adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izan behar dira.
  • Biak gaitasun osoa izan behar dute.
  • Bikotekideak ezin dira lerro zuzeneko odolkidetasunezko edo adopziozko ahaideak izan.
  • Bikotekideak ezin dira bigarren mailako alboko odolkidetasunezko ahaideak izan. (anai-arrebak).
  • Bietako bat ere ezin da ez beste batekin ezkonduta egon ez beste baten izatezko bikotekidea izan.
  • Bikotekideetako batek, gutxienez, euskal auzotasun zibila izan behar du.

Nolanahi ere, izatezko bikote gisa inskribatzeko eskaera bikoteko bi kideek batera egin beharko dute.

Non aurkeztu

Eskabidea aurrez aurre aurkezteko, Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Bulegora jo behar duzu, hiru euskal lurraldeetako hiriburuetara.

Gaur egun hitzordua eskatu behar da eskabideak herritarren arretarako bulegoetan aurkezteko. Ordutegiak kontsultatu eta aurrez hitzordua eska dezakezu Zuzenean zerbitzuko hitzordu-zerbitzuan.

Helbideak:
Bizkaia: Bilbao, Gran Vía D. Diego López de Haro, 85
Gipuzkoa: Donostia, Andia kalea, 13
Araba: Vitoria-Gasteiz, Ramiro de Maeztu kalea, 10
 

EAEko erregistro osagarrietara ere jo dezakezu. Lekuak 72/2008 Dekretuaren I. eranskinean kontsulta ditzakezu.

39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere aurkez daiteke.

GOGORATU: izatezko bikotea eratu baino lehen, bikotekideak aurrez aurre agertu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren arduradunaren aurrean, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena duen administrazio-unitatean.

Agerraldi horretan, pertsona biek hurrengo betebeharrak izango dituzte:

  • Nortasun agiria edo indarreko agiri baliokidea egiaztatu.
  • Inskribatzeko borondatea adierazi.
  • Izatezko bikotea eratzeko eskatzen diren baldintzak bete.
  • Izatezko bikotea eratu izanaren adierazpena inskribatzeak dakartzan ondorioak ezagutzen dituztela adierazi.

Gaixotasun larriak dituzten edo espetxean dauden pertsonek ez dute aurrez aurre agertu behar. Kontsultatu xehetasunak 155/2017 Dekretuaren 14. artikuluan.

Nola erantzuten dizugu

Eskabidea aurkeztu ondoren, eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria jasoko duzu. Gehienez ere hiru hilabeteko epea igaro eta ez badizute ezer berariaz jakinarazi, eskaera baietsitzat joko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren arduradunak kalifikatu egingo ditu aurkeztutako eskabideak, eta onartu edo ukatu egingo du eskaera. Baietsi ondoren, izatezko bikotea eratu izanaren adierazpena inskribatuko du.

Izapidetu bitartean

Eskaera edo dokumentazioa ez bada zuzena, edo agiriren bat falta bazaizu, hamar egun baliodun dituzu akatsa zuzentzeko edo dokumentazioa osatzeko. Epe horretan zuzentzen ez baduzu, eskaeran atzera egin duzula ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

Errekurtsoak aurkeztea

Ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio izatezko bikoteen arloan eskumena duen zuzendariari, hierarkian goragoko mailan dagoen organoari.

Ziurtagiria iraungitzea

Izatezko bikotearen inskripzioari edo Erregistroan jasotako beste edozein alderdiri buruzko ziurtagiriak eska daitezke. Eskaera egin dezakete: bikotekide biek batera, bikotekide batek bere aldetik edo bikotekidea ez den beste edozeinek, interes legitimoa eta zuzena egiaztatzen badu.

Ziurtagiriek hiru hilabeteko epean balio dute, ziurtapenaren datatik zenbatzen hasita.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Izatezko bikotea eratzeko adierazpena ezeztatzea
Izatezko bikotea eratzeko adierazpena ezeztatzeko eskaera bikotea osatzen duten bi pertsonek batera aurkeztu ahal izango dute, edo haietako batek bakarrik, 155/2017 Dekretuaren 3. atalean aurreikusitakoaren arabera.

Ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna

Inskripzioa egiterakoan bikotearen araubide ekonomikoa arautzeko itun bat txertatzea eska daiteke. Bikoteko bi kideek batera aurkeztu beharko dute bai ituna txertatzeko eskaera, bai gerora aldatzeko eskaera, 155/2017 Dekretuaren 4. atalean ezarritakoaren arabera.