Lehenik eta behin zerbitzuko eskaera-orria bete behar duzu eta eskatuko zaizun dokumentazio guztia bildu behar duzu. Ondoren, aurretiazko zita eskatu behar duzu, hurrengo telefono hauetan:
Abuztuan hurrengo zenbakira deitu behar duzu: 945 01 90 91.
Zita daukazunean, egokitzen zaizun egunean eta orduan dagokizun bulegora jo behar duzu, hurrengo dokumentazioa eskutan daukazula:
Kontuz: Jatorrizko dokumentuak eta bakoitzaren kopia eraman behar duzula gogoratu.
Bi eguneko epean bitartekari bat izendatuko zaizu, eta honek bost eguneko epea izango du zure dokumentazio guztia jasotzeko. Ondoren zurekin harremanetan jarriko da batzar bat egin eta jarraitu beharreko pausuak zehazteko.