Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Hipoteka bitartekaritza > Ohiko galderak

Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzua

Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuari buruzko ohiko galderak

Hipoteka-arloko bitartekotza zerbitzura jo dezaket, aurretik nire bankuarekin akordiorik lortzen saiatu ez banaiz?

Ez. Lehenik eta behin  zure kontura  saiatu behar duzu zorra kitatzeko akordio batetara iristen. Akordiorik lortzen ez baduzu, orduan bakarrik jar zaitezke harremanetan bitartekotza zerbitzuarekin.

Gora itzuli

Nire etxebizitza enkantean atera da eta beste pertsona batek erosi du. Berreskuratu dezaket?

Bitartekotza Zerbitzura jotzeko baldintzetako bat oraindik etxebizitzaren jabea izatea da.  Etxebizitzaren jabea bankua bada, edo beste pertsona batek enkante bidez erosi badu, ezin duzu bitartekaritza zerbitzura jo.

Gora itzuli

Abuztuan ere Bitartekotza Zerbitzura jo dezaket?

Bai. Abuztuan aurretiazko zita eskatzeko 945 01 90 91 telefono zenbakira deitu behar duzu.

Gora itzuli

Zein dokumentazio mota aurkeztu behar dut Bitartekaritzako Zerbitzura jotzeko?

  • Zerbitzua eskatzeko eskaera-orria behar bezala beteta.
  • Jabeen NAN/AIZ.
  • Erosketaren notario-eskritura.
  • Maileguaren notario-eskritura.
  • Erroldatze ziurtagiria.
  • Maileguaren egoerari buruzko finantza-erakundearen eguneratutako dokumentua.
  • Unitate familiarreko kide guztien eta maileguaren titularren errenta-aitorpena.
  • Beste zor batzuen xehetasunak.
  • Jasotako jakinarazpen judizialak.
  • Adostasunik gabeko negoziaketaren egiaztagiria (erakunde batzuk ez dute horrelako ziurtagiririk ematen).

Kontuz: Jatorrizko dokumentuak eta bakoitzaren kopia eraman behar duzula gogoratu.

Gora itzuli

Zerbitzura jo dezaket nire etxebizitza Castro Urdialesen badago?

Ez. Bitartekaritzako Zerbitzura jotzeko baldintzetako bat etxebizitza EAEn egotea da.

Gainontzeko baldintzak Kooperazio Zerbitzuak atalean ikus ditzakezu.

Gora itzuli

Alokairuan nago eta etxea utzaraziko didate. Zer nolako dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Utzarazpena alokairu bategatik bada, ezin duzu Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzura jo.  Zerbitzu hau bakarrik hipoteka-mailegua ordaindu ezin duten herritarrentzako da.

Gora itzuli

Eta ezin badut nire autoaren mailegua ordaindu?

Kasu horretan ezin duzu Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzura jo. Zerbitzu hau hipoteka-mailegua ordaindu ezin duten herritarrentzako bakarrik da.

Gora itzuli