Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Herritarrentzako arreta > Herritarrentzako arretari buruzko ohiko galderak

Herritarrentzako arretari buruzko ohiko galderak

Zer da Herritarren gunea?

Aplikazio bat da, eta hurrengo erabilerak ditu:

  1. Euskadiko Justizia Administrazioak sortutako dokumentua elektronikoak egiaztatu daitezke, Egiaztatze Kode Seguruaren bitartez. Dokumentuak Kode Seguruaren bitartez Egiaztatzeko zerbitzua.
  2. Euskadiko Justizia Administrazioaren ataritik izapidetutako zure ziurtagiri-eskaerak edo bidalitako erreklamazioen zein iradokizunen egoera kontsultatu daiteke. Zure izapideen egoera kontsultatzeko zerbitzua.

Aplikazioan sartzeko elektronikoki identifikatzea nahitaezkoa da.

Herritarren gunearen zerbitzuetara sarbidea.

Gora itzuli

Zein gutxieneko eskakizun bete behar ditut Herritarren gunean sartzeko?

Aplikazioa hurrengo sistema eragileekin bateragarria da:

  • Windows 7, 8 eta 10.
  • Mac.
  • Linux.

Aplikazioak ongi funtzionatu dezan, zure ekipoan hurrengoa instalatuta eduki behar duzu:

  • Sartzeko erabiliko duzun txartelaren instalazio-kita: Ziurtagiri bat erabili ahal izateko, ordenagailuaren araberako softwarea instalatuta eduki behar duzu. Erabiliko duzun txartelaren arabera, hurrengo instalazio kit-en bat beharko duzu:

IZENPE (sinadura elektroniko ziurtagiriak igortzen dituen euskal erakundea).
FNMT (Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, ziurtagiri-zerbitzua ematen duen erakundea).
DNI elektronikoa (3.0 NANa ziurtagiri elektroniko gisa erabiltzeko prestatuta dator): DNI Windows - DNI Linux y Mac.

  • Txartel-irakurgailua behar duzu.
  • Idazki Desktop instalatuta izan behar duzu (Izenperen sinatzeko tresna). Aplikazioak zure txartelak igortzen dituen datuak egiaztatzeko software hau behar du.

Gora itzuli

Nola prestatu behar dut nire ordenagailua Herritarren gunean sartzeko?

Aplikazioan sartzeko nahitaezkoa da Idazki Desktop -sistemak txartelak bidalitako datuak egiaztatzeko erabiltzen duen tresna- ongi instalatuta izatea.

Horrez gain, komenigarria da Idazki Desktop PINa berrerabiltzeko konfiguratzea, iristen zaizun jakinarazpen bakoitzeko PINa sartzen ez ibiltzeko.

Gora itzuli

Herritarren gunean sarbidea errazteko gidalibururen bat deskargatu dezaket?

Herritarren gunea zer den, nola sartu behar duzun eta eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen dituen gidaliburua jaitsi dezakezu.

Gora itzuli