Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Heriotza-ziurtagiria motako ohiko galderak

Ziurtagiria ukatu didate eskaera bikoiztuta dagoelako. Zer egin dezaket?

Nahi beste ziurtagiri eska daitezke  Erregistro Zibilean.  Zenbait kasutan, denbora-tarte labur batean pertsona berdinari buruzko 10 eskaera jasoz gero, eskaera bertan behera gelditzen da, akats bat  izan daitekeelako. Hala ere, ezinbestean beste kopia bat behar baduzu, Justizia.net bidez eska dezakezu arazo gabe.

Gora itzuli

Ziurtagiria posta elektronikoz bidal diezadakezue?

Ez. Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza- ziurtagiriak online eska daitezke Justizia.net bidez, baina posta arrunt bidez bakarrik bidaltzen dira.

Gora itzuli

Nola legeztatu dezaket dokumentu bat Hagako Hitzarmenean ez dagoen herrialde batean baliozkoa izateko?

Dokumentu pribatu bat legeztatu nahi baduzu (adibidez, eskriturak) Hagako Hitzarmenetik kanpo dagoen herrialde batean baliozkoa izateko, dokumentua igorri duen probintzia Notarioen Elkargora jo behar duzu.  Legeztatu beharreko dokumentua publikoa bada (jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria), dokumentua igorri duen Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo behar duzu.

Gora itzuli

Iruņeko Erregistro Zibilak igorritako dokumentu bati apostilla EAEAN-n jar diezaioket?

Ez. Justizia Auzitegi Nagusi bakoitzak dagokion erkidegoan igorritako dokumentuei baino ezin diezaieke jarri apostilla. Hori dela eta, apostilla jarri nahi diozun dokumentua EAEtik kanpoko Erregistro Zibil batean igorritakoa bada, dagokion erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo beharko duzu. Kasu honetan, dokumentua Iruñeko Erregistro Zibilak igorri duenez, Nafarroako Auzitegi Nagusira jo beharko duzu.

Gora itzuli

Nola eska dezaket abortu bati buruzko paper-sorta?

Abortu bati buruzko paper-sorta hurrengo kasuetan eska daiteke: umekia jaio ez bada, haurra hilda jaio bada edo 24 orduz baino gehiago ez bada bizi izan. Eskaera egiteko, aita edo ama Erregistro Zibilera joan behar da eta bertan abortuari buruzko paper-sorta idatziz eskatu behar du. Idazkian eskaeraren arrazoia, amaren eta aitaren datuak, umekiaren heriotza data eta heriotza gertatutako klinikaren izena adierazi behar dira. Horrez gain, eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia gehitu behar da. Telefono zenbaki bat eta helbide bat ere eman behar dituzu, Erregistro Zibilak zurekin harremanetan jartzeko modua izan dezan.

Internet bidez ere eska dezakezu, jaiotza edo heriotza ziurtagiria eskatzeko aukeran sakatuta.  Edozein kasutan, oharrak gehitzeko eremuan, abortuari buruzko paper-sorta eskatu nahi duzula adierazi  eta aurretik zehaztutako gainontzeko eremuak bete behar dituzu.  Ziurtagiri motari dagokion eremuan “hitzez hitzekoa” aukeratu behar duzu.

Gora itzuli

Nola eska dezaket ziurtagiri negatiboa?

Ziurtagiri negatiboak norbanako-, ezkontza- edo heriotza-inskripziorik ezaren ziurtagiriak dira.  Ziurtagiri mota hauek leihatilan, postaz edo internet bidez eska daitezke. Eskaera  telematikoa Justizia.net-eko ziurtagiriak online egiteko aplikazioaren bidez egin behar da. Edozein kasutan, ziurtagiri negatiboa zertarako behar duzun azaldu beharko duzu.

Gora itzuli

Zer nolako ziurtagiriak eska daitezke euskaraz?

Jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriei dagokienez, bi aukera daude:

  • Erregistro Zibila edo Bake Epaitegia informatizatu osteko gertaera guztiak, euskaraz zein gaztelaniaz eska daitezke.
  • Erregistro Zibila edo Bake Epaitegia informatizatu aurretik inskribatutako gertaerak, jaso ziren hizkuntzan bakarrik eskura daitezke.

Euskadiko Bake Epaitegiak eta Erregistroak 2009. urtetik aurrera hasi ziren informatizatzen. Hala ere, erregistroko liburuak informatizatu gabe dituzten Bake Epaitegiak daude oraindik.

Bizi agiriak eta pertsonen egoera zibilari buruzko ziurtagiriak bi hizkuntza ofizialetan eskura daitezke.

Gora itzuli

Heriotzaren arrazoiak zehaztuta al datoz heriotza-ziurtagirian?

Ez. Erregistro Zibilean eskatutako heriotza-ziurtagirietan ez datoz zehaztuta heriotza eragin duten arrazoiak.  Baina Erregistro Zibilean heriotzaren paper-sorta eska dezakezu. Paper-sortan, heriotzaren arrazoiak jasotzen dituen mediku-ziurtagiriaren fotokopia bat egongo da.

Gora itzuli

Nola jar naiteke harremanetan Erregistro Zibil batekin?

Justizia Administrazioak Euskadin dituen zerbitzuetako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak aurki litezke Justizia.net-eko herritarrentzako arreta atalaren bitartez. Erregistro Zibiletan, normalean, honako hau izaten da jendea hartzeko ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

Gora itzuli

Nire aitonaren heriotza-ziurtagiria Holandakoa da. Espainian baliozkoa al da?

Baliokoa izango da baldin eta ziurtagiri eleaniztuna bada.

Gora itzuli

Zenbat balio du Erregistro Zibilean espedienteak eta ziurtagiriak egiteak?

Ezer ere ez.

Gora itzuli

Nola jakin dezaket on line egindako eskabide baten egoeraren berri?

Sartu izapideen egoeraren kontsulta atalean eta jar ezazu zure NAN zenbakia horretarako propio prestatutako moduluan.

Gora itzuli

Nola eska dezaket Hagako apostilla duen ziurtagiri bat?

Lehenengo, jaioterriaren arabera dagokizun erregistro zibilean ziurtagiria eskatu behar duzu, edo bestela, eskabidea on-line egin dezakezu. Ondoren, ziurtagiri hori EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzara bidali behar duzu, hau baita apostilla jartzeaz arduratzen den erakundea

Gora itzuli