Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Heriotza-ziurtagiria

Ohiko galderak

Heriotza-ziurtagiriak pertsona bat hil dela egiaztatzen du. Ziurtagiriak positiboak edo negatiboak izan daitezke.

Ziurtagiri negatiboak pertsonaren heriotza Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.

Ziurtagiri positiboak bi motakoak izan daitezke: Laburpena: Erregistro Zibilean heriotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena; edo hitzez hitzekoa: heriotza-inskripzioaren kopia literala da.

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan eskatu nahi duzun heriotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, heriotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Aurkezteko epea

Heriotza erregistratu eta handik 48 ordura aurkez dezakezu eskaera.

Non aurkeztu

Heriotza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Heriotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu, heriotza inskribatu den Erregistro Zibilean, akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Datuak jasotzerakoan gertatutako grafia-akats bat bada, akatsa berehala konponduko dute eta heriotza-ziurtagiria emango dizute, akatsa zuzenduta duela. Antzemandako akatsa zendu denaren NANean edo beste edozein dokumentutan ere agertzen delako gertatu bada, akatsa zuzentzeko zenbait izapide egin beharko dira, esaterako, jaiotza-ziurtagiria izapidetzea. Hortaz, prozesuak egun batzuk iraun ditzake eta epe hori igaro arte ezingo dizute zuzendutako ziurtagiria itzuli.

Ziurtagiria iraungitzea

Heriotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriek hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.