Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Heriotza-inskripzioa

Heriotza-inskripzioa

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

OHARRA: osasun-arloko krisia dela eta, datozen hilabeteetan Euskadiko Erregistro Zibiletan eta Bake Epaitegietan herritarrei telefono edo posta elektroniko bidez egingo zaie arreta. Izapide bat egiteko Erregistro Zibilera joan behar baduzu, nahitaez hitzordua eskatu behar duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu zerbitzuaren bitartez.

Zer behar duzu

  • Heriotza-ziurtagiri medikoa.
  • Hildakoaren NANaren edo pasaportearen kopia.
  • Familiarteko batek egindako heriotza-deklarazioaren inprimaki ofiziala eta ehorztetxearen baimena.

Ehorztetxeak izaten du dokumentazio hori eta, orokorrean, ehorztetxeak berak aurkeztu ohi du, hildakoaren bizitokiaren arabera dagokion Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nork egin dezake

Senide batek egin dezakeen arren, orokorrean, ehorztetxeak egin ohi du izapide hori, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian, familiaren ordezkari gisa.

Aurkezteko epea

Heriotzaren ondorengo 24 orduetan.

Non aurkeztu

Heriotza gertatu den udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Heriotza unean bertan inskribatuko dugu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Heriotza inskribatu ondoren heriotza-ziurtagirian akatsen bat dagoela antzematen baduzu, heriotza jaso duen Erregistro Zibilean akatsa zuzentzeko espedientea abiarazi beharko duzu, eta akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Datuak jasotzerakoan gertatutako grafia-akats bat bada, akatsa berehala konponduko dute eta heriotza-ziurtagiria emango dizute, akatsa zuzenduta duela. Antzemandako akatsa hildakoaren NANean edo beste edozein dokumentutan ere agertzen delako gertatu bada, akatsa zuzentzeko zenbait izapide egin beharko dira, esaterako, jaiotza-ziurtagiria izapidetzea. Hortaz, prozesuak egun batzuk iraun ditzake eta epe hori igaro arte ezingo dizute zuzendutako ziurtagiria itzuli.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Gaur egun, heriotza-ziurtagirietan ez da heriotzaren kausa jasotzen. Hortaz, kausa hori egiaztatu behar baduzu, mediku-ziurtagiria eskatu beharko duzu. Ziurtagiri hori heriotza erregistratu den Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian gordetzen da zenbait egunetan eta, ondoren, Estatistika Institutu Nazionalera (INE) bidaltzen da. Hortaz, ziurtagiri hori behar baduzu, jar zaitez EAEko Estatistika Institutu Nazionaleko ordezkaritzekin harremanetan.