Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Gordailuen kontua motako ohiko galderak

Nola egin enkante batean parte-hartzeko gordailua?

Enkante batean parte-hartzeko gordailuak telematikoki egin behar dira Enkante Judizialen Atari Bakarrean. Horretarako atariaren sartu behar duzu, zure datuak eman eta interesatzen zaizun enkantea aurkitu ondoren “gordailua egin” aukera sakatu behar duzu.   Sistemak berak gordailua zenbatekoa den adieraziko dizu, eta zure banku-kontuaren IBAN eskatuko dizu.

Gora itzuli

Enkantea bertan behera geratu da. Zer egin behar dut Epaitegien Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan sartutako dirua berreskuratzeko?

Gordailuan utzitako zenbatekoa berreskuratzeko, gordailututako zenbatekoa itzultzeko eskaera egin beharko duzu, idatziz.

Idazkia aurkeztu ostean, Justizia Administrazioaren letraduari helaraziko zaio eta bankuak aipatutako zenbatekoa benetan gordailutu zenuela baietsi zain egongo da. Jakinarazpen hori egin ostean, Justizia Administrazioaren letraduak egoeraren berri emango dio Epaileari eta horrek kontsignatutako zenbatekoaren itzulketa baimenduko du.

Gora itzuli

Etxebizitza alokatu didan pertsonak ez dit errenta hartu nahi, ni ez ordaintzeagatik salatu eta etxetik bota ahal izateko. Zer egin behar dut ordaindu nahi dudala frogatzeko?

Alokairua hilero Epaitegien Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatzen baduzu, ordaintzeko borondatea agertuko duzu, eta etxearen errentatzaileak ezin izango du ez ordaintzeko arrazoirik argudiatu zu etxetik bota ahal izateko.

Gora itzuli

Bake-epaitegiak diru kopuru bat gordailutzeko eskatu dit. Non egin behar dut?

Eskatutako zenbatekoa Bake Epaitegien, Kalte-ordainen eta Bestelakoen Kontu Berezian (Banco Santanderren kontuan) sartu behar duzu. Kontu hori bakarra da Espainia osorako.

Gora itzuli

Ez nago ados egotzi zaidan zorrarekin. Zer egin behar dut betearaz ez dezaten?

Eskatzen zaizun kopurua kontsigna dezakezu, zure kasua daraman Epaitegiaren Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan. Hala, nahiz eta zorraren kopuruarekin ados ez egon, zorra ordaintzeko borondatea agertuko duzu, baina kopurua berrikus dezaten eskatuta.

Gora itzuli