Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Gazteen Justizia

Gazteen Justizia Zerbitzua

Adingabeen Justizia Administrazioaren helburua legea hausteagatik akusatutako adingabeak birgizarteratzea da.

Gazte Justiziak ez dio zigor-arloko Legeari bakarrik eragiten; gai horrek alderdi asko ditu, hala nola delituaren prebentzioa, legearen aplikazioa, adingabeen epaileek ezartzen dituzten hezkuntza-neurriak gauzatzea eta birgaitzea.

Herrialde bateko gizarte-politikaren gai garrantzitsuenetako bat da, neska-mutil askori eragiten diona. Izan ere, botere judizialak pertsona horiek nola tratatzen dituen funtsezko faktorea da, eta horrek zehaztuko du nola itzuliko diren euren familietara, eskolara eta komunitatera.

Gazte Justiziari buruzko dokumentala (ETB)

Arratia Hezkuntza zentroko adingabeek, gurasoek eta arduradunek, Radio Euskadiko programa berezi batean parte hartuz, aurreiritziak hausten lagundu dute. Gazte Justiziari buruzko ETBren dokumentala kontsultatu.