Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Ziurtagiri baten kopiak eska ditzaket JustiziaEus bidez?

Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete eta bai aurrez aurre baita telematikoki ere eska daitezke. JustiziaEus-en Erregistro Zibileko ziurtagirien atalean dago izapideari buruzko informazio guztia. Alabaina, gaur egun ezinezkoa da bide hori erabiltzea kopia gehiago eskatzeko edo beste aldaketaren bat egiteko. Ondorioz, premia izatekotan, gomendagarriena eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin zuzenean harremanetan jartzea da. Izapidea errazteko, Euskadin dauden guztien harreman-datuak dituen bilatzailea daukazu JustiziaEus webgunean.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.