Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Ziurtagiri bat eskatu dut, baina ez dut jaso balidazio-emailik. Nola egiazta dezaket nire eskaera behar bezala erregistratu dela?

Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete eta bai aurrez aurre baita telematikoki ere eska daitezke. Alabaina, baliteke gorabehera baten ondorioz balidazio-emaila ez bidaltzea nahiz eta eskaera Erregistro Zibilera heldu. Egoera horretan egonez gero, zuzenean jar zaitezke harremanetan Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi eskudunarekin hartzea egiaztatzearren. Izapidea errazteko, JustiziaEusen eskuragarri daukazu Euskadin dauden guztien harreman-datuak dituen bilatzailea.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.