Zigorra Espainiatik kanporatzeagatik ordezkatu bada, nire aurrekari penalak ezereztu al ditzaket?
Salbuespen gisa, atzerriko herritar bati ezarritako urtebetetik gorako espetxealdi-zigorretan, epaile edo auzitegiak zigorraren zati bat betearaztea erabaki dezake, eta gainerakoa, zigortua Espainiako lurraldetik aldi baterako kanporatzeagatik ordezkatzea. Betiere, ordena juridikoaren defentsa ziurtatzeko eta delituak hautsitako arauaren indarraldian konfiantza berrezartzeko beharrezkoa bada.
Oro har, kanporatzearen iraupena bost eta hamar urte bitartekoa izan daiteke.
Zigor-aurrekariak ezerezteari dagokionez, hasierako kondena Espainiako lurraldetik aldi baterako kanporatzeak ordezkatzen duenean, hurrengoa hartu behar da kontuan:
Kondena bete bitartean Espainiako lurraldetik kanporatzen bazaituzte, erantzukizun penala ez da azkenduko kanporatzearen iraupen osoa igaro arte. Kanporatzeko epea bete eta, ondorioz, erantzukizun penala iraungitzen denean, Zigor Kodearen 136. artikuluak zigor-aurrekariak ezerezteko ezarritako epea zenbatzen hasiko da.