Zigor-aurrekariak ezerezteko epeak berdinak dira pertsona fisiko eta juridikoentzat?
Pertsona juridikoa nortasun propioa, independentea eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa duen instituzio, erakunde edo enpresa bat da. Erakunde horrek eskubideak eta betebeharrak ditu, herritarra izan gabe.
Pertsona juridikoei ezarritako zigorrak Zigor Kodearen 136.1 artikuluan aurreikusitako epeetan ezereztuko dira, baina badago salbuespen bat: epai bidez erabaki denean kondenatutako pertsona juridikoa desegitea edo honen jarduerak behin betiko debekatzea. Kasu horietan, pertsona juridikoak berrogeita hamar urteko epea bete beharko du zigor-idatzoharrak ezereztu ahal izateko, epaia irmo bihurtu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.