Zertan dira desberdinak ziurtagiri positiboak eta negatiboak?
Ziurtagiriek Erregistro Zibileko inskripzioei publizitatea ematen diete. Alabaina, guztiak ez dira berdinak eta oso garrantzitsua da horiek ondo bereiztea, premiaren arabera egokiena eskatzeko.
Horien inguruan hainbat sailkapen egin daitezkeen arren, ohikoen artean ziurtagiri positiboak eta negatiboak desberdintzen dituena dago. Lehenengoek egitate edo egoera jakin bat kontsultatutako Erregistro Zibilean inskribatuta dagoela egiaztatzen dute eta bi motatakoak izan daitezke: hitzez hitzekoak (inskripzioaren datu guztiak dituztenak) eta laburtuak (agertzen denaren laburpena direnak). Negatiboek, berriz, kontrakoa frogatzen dute, hau da, errealitatea ez dagoela Erregistro Zibil horretan inskribatuta.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.