Zertan da Bulego Judizial berria?
Bulego Judizial berria ezartzearekin batera, antolaketaren berrantolaketa instrumentala egingo da, epaileen eta auzitegien jarduera jurisdikzionalerako eusgarri eta babesa izango dena. Bi unitate ditu ardatz: (1) Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak (ZLUP), epaileei eta magistratuei zuzenean laguntzekoak eta organo judizialaren parte direnak, eta (2) Zerbitzu Prozesal Erkideak, erkideak direnak ez direlako organo judizial zehatz batean sartzen eta bere gain hartzen dituztelako lege prozesalak aplikatzetik ondorioztatzen diren kudeaketa- eta laguntza-lanak. (BJLO-Botere Judizialaren Lege Organikoaren 436. eta 437. artikuluak).





