Zeri deritzogu mikroenpresa (ala mikroETE)?
Mikroenpresa izateko bi eskakizun bete behar dira: alde batetik, prozedura bereziaren eskaera egin aurreko urtean batez beste 10 langile baino gutxiago eduki izana eta, bestetik, urteko negozio-bolumena 700.000 € baino txikiagoa izatea edo pasiboa 350.000 €-tik beherakoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.