Zer ondorio ditu demandatua adiskidetze-ekitaldira justifikaziorik gabe ez agertzeak?
Arauak argitzen duenez, manu honetan aipatzen den justifikatu gabeko ez-agertzea adiskidetze-ekitaldiari buruzkoa da, eta ez epaiketari buruzkoa.
Ez da beharrezkoa demandatua auzi-iheslari deklaratzea, ez du eragozten epaiketa egitea eta ez du prozedura eteten. Berrikuntza nagusia da adiskidetze-ekitaldira justifikaziorik gabe ez agertzea zehatu ahal izango dela, epaian jasotako ebazpen baten bidez, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.






