Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer nolako ezkontza erlijiosoak inskriba daitezke Erregistro Zibilean?

Ondore zibiletarako, Espainian errotuta dauden eta Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatuta dauden elizek, konfesioek, erlijio-elkarteek edo hauen federazioek egindako ezkontzak iskriba daitezke Erregistro Zibilean.

Ezkontza erlijiosoak Erregistro Zibilean erregistratzeari buruzko Agindua, apirilaren 19koa (leiho berri batean irekitzen da), indarrean sartzean, “Jesucristo de los Santos de los Últimos Dias” Eliza (2003), Jehova Testiguen Eliza (2006), Espainiako Budisten Federazioko Elkarteak (2007) eta Eliza Ortodoxoa (2010) Espainian errotuta daudela adierazi da.

Era berean, Estatuak Espainiako Erlijio-erakunde Ebanjelikoen Federazioarekin, Espainiako Komunitate Juduen Federazioarekin eta Espainiako Komunitate Islamiarren Federazioarekin Lankidetza-hitzarmenak ditu.

Ezkontza erlijiosoaren inskripzioari buruzko informazioa.