Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer gertatzen da zordunaren helbidea ezagutzen ez badut?

Praktikan epaitegiek ez dute edikturik igortzen; beraz, auzi-jartzaileak zordunaren helbidea ematen badu eta hau zuzena ez bada (ezagutzen ez duelako edo zordunak datuak gaizki eman dituelako), prozedura gelditu egiten da. Izan ere prozedura monitorioa abian jartzeko prozeduren berri ez da inoiz ediktu bidez jakinarazten.

Prozedura Zibilaren Legeak (PDF 3.21 MB) (leiho berri batean irekitzen da) ediktu bidezko errekerimendua demandatuari jakinaraztea bakarrik kasu zehatz honetan onartzen du: Hiri ondasun higiezinen Jabeen Erkidegoei gastu komunei dagozkien zorrak ez ordaintzearen ziurtagiriak direnean.