Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer gertatzen da prozedura monitorioan ez aurkeztea erabakitzen badut?

Alderdi zordunak erabakitzen badu prozeduran ez aurkeztu eta zorra ez ordaintzea, Justizia Administrazioaren Letraduaren dekretu baten bidez prozedurari amaiera emango zaio, eta dekretu horretan finkatuko da geroko betearazpen-prozesuan erreklamatu beharreko zenbatekoa.

Zordunak ez ordaintzekotan, eta Justizia Administrazioaren letraduaren dekretua eman ondoren, idatziz eskatu behar da nahitaezko betearazpen-prozesuaren hasiera, zorra ordaintzeko zordunaren ondasunak bahitzeko.

Betearazpen hori eskatzeko, betiere zenbatekoa 2.000 eurotik beherakoa bada, ez da beharrezkoa izango abokatu eta prokuradore baten esku-hartzea. Kasu horretan, betearazpen-eskaera imprimaki normalizatuaren bidez ere aurkez daiteke.

Betearazpena agintzen duen autoa ematen den unetik aurrera, PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesak sortuko dira, hau da, urteko interesa, diruaren legezko interesari bi puntu gehituta, edo alderdien itunaren edo legearen xedapen bereziaren ondorioz dagokiona.