Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer gertatzen da akordioa lortzen den kasuetan?

Akordioa egonez gero, organo judizialak, Fiskaltzari, pertsonatutako alderdiei eta delituaren biktimari entzun ondoren, hiru eguneko epean, alderdiek lortutako akordioak, gertatutako inguruabarrak eta prozeduraren egoera balioetsita, honako hauek egin ahal izango ditu:

  • Delitu arina bada, artxibatzea dekretatzea, lortutako akordioak betetzen direla ikusita, Prozedura Kriminalaren Legearen 963. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Auzia delitu pribatu baten edo barkamenak erantzukizun kriminala azkentzen duen delitu baten ondoriozkoa bada, prozedura largestea eta artxibatzea erabakitzea, eta ondoriorik gabe uztea hala badagokio erabakitako kautela-neurriak.
  • Auzia instrukzio-organoan badago, hura amaitzea eta auzia adostasun-judizioa egiteko eskumena duen organoari igortzea erabakiko du, Prozedura Kriminalaren Legearen 655. eta 787 ter artikuluetan ezarritakoaren arabera.
  • Auzia epaiketa-organoan badago, adostasun-judizioaren izapideei jarraituko zaie. Adostasun-epaiak alderdiek lortutako akordioak jasoko ditu.
  • Askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena eteteari buruz ebaztea, prozedura errestauratiboaren emaitza baloratuz etenduraren baldintzak, neurriak edo betebeharrak ezartzeko; edo, hala badagokio, gizartearentzako lanen edukiari buruz.