Zer eskumen hartzen dituzte beren gain Haurren eta Nerabeen aurkako Indarkeriaren Atal berriek?
Eskumen hauek hartzen ditu bere gain:
- Haur nerabeen aurkako giza hilketa, abortua, fetuari eragindako lesioak.
- Askatasunaren aurkako delituak, tortura-delituak eta osotasun moralaren aurkako delituak, intimitatearen, norberaren irudirako eskubidearen eta bizilekuaren bortxaezintasunaren aurkako delituak, ohorearen aurkako delituak, familia-harremanen aurkako delituak, edo indarkeriaz edo larderiaz egindako beste edozein delitu, biktima haurra edo nerabea denean.
- Zigor Kodearen 177 bis artikuluko gizakien salerosketaren delitua, biktimetako bat gutxienez haurra edo nerabea denean.
- ZKren 468. artikuluko urratze-delituagatiko erantzukizun penala eskatzeko prozesuen instrukzioa, ofenditua haurra edo nerabea denean.
- Kautelazko neurriak hartzea.
- Delitu arinen berri izatea eta horien epaitza, biktima haurra edo nerabea denean.
- Adostasun-epaiak ematea.
EBn legez esleitzen zaizkion zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak ematea eta betearaztea.





