Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer egin dezaket eskatutako ziurtagiriaren ordez beste bat jasotzen badut?

Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete. Alabaina, noizean behin eskatutako ziurtagiriak igortzean eragozpenak gertatzen dira eta baliteke haien ondorioz beste bat jasotzea. Hori gertatuz gero, lehenik eta behin jaso duzun ziurtagiri okerra suntsitu behar duzu eta, ostean, bi aukera dituzu:

  • Premiaz behar baduzu, zuzenean harremanetan jar zaitezke eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin, jakitearren hurrengo egunean kopia bidal ahal badizuten. Izapidea errazteko, JustiziaEusen eskuragarri daukazu Euskadin dauden guztien harreman-datuak dituen bilatzailea.
  • Presaka ez bazabiltza, eskaera berria egin dezakezu Justizia Ministerioaren online aplikazioaren bitartez

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.