Zer egin behar dut sexu-eraso baten aurrean?
Sexu eraso edo abusu baten biktima bazara eta 18 urte baino gehiago badituzu, zure salaketa edo Fiskaltzaren kereila behar da ikerketa abiarazteko. Adingabekoa bazara, Fikaltzaren salaketa besterik ez da behar. Gomendioak:
- Lesiorik baduzu, jo ezazu erreferentziako Ospitalera, Goardiako Epaitegira edo hurbilen duzun Komisaldegira.
- Ez ezazu zure burua garbitu epaitegiko mediku batek aztertu arte.
- Ez ezazu erasoaren uneko arropa garbitu. Gorde ezazu.
- Ez bota edo garbitu erasotzailearen aztarnarik eduki dezakeen objekturik: zapiak, edalontziak, zigarrokinak, erabili zuen preserbagailua edo aztarnarik eduki dezakeen beste edozer gauza.
- Felaziorik egonez gero (sexu orala, zakila ahora sartuz), ez jan eta ez edan epaitegiko mediku batek aho-barrunbearen lagina hartu arte.





