Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer egin behar dut PSP - Euskadin alta emateko?

Profesionalentzako Zerbitzuen Ataria (PSP - Euskadi) pertsona fisiko, juridiko eta profesionalek, parte diren prozeduren espediente judizialean, jakinarazpen telematikoetan eta idazkien aurkezpenean sartzeko eskuragarri duten duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago.

PSP – Euskadin sartzen diren erabiltzaileek alta emango dute plataforman lehenengo aldiz sartzean, eta, beraz, ez da beharrezkoa alta eskatzea. Sartu ezin baduzue, SAPekin harremanetan jarri behar duzue: sap@justizia.eus | 945 016 300

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus webguneko PSP - Euskadi atalera. Horrez gain, Avantius erabiltzen hastean erabilgarriak izan ditzakezun zenbait formakuntza-saio dituzu intranetean.