Zer egin behar dut Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan (AMEI) lan egiteko?
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzei laguntzen dien organoa da. Bere zeregin nagusia auzitegiko medikuen txostenak egitea da (hilotza altxatzea, erasoen biktimei azterketak egitea, indarkeriaz hildakoei autopsiak egitea, zirkulazio-istripuen ondoriozko lesioak baloratzea...).
Erakundean lanpostua jabetzan izateko ezinbestekoa da azterketa-oposizioa gainditzea. Proba Justizia Ministerioak antolatzen du funtzionarioentzat eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak lan-kontratudun langileentzat.
Nolanahi ere, lortu nahi den lanpostua aintzat hartu behar da, eskatutako prestakuntza oso desberdina izan daitekeelako. Adibidez, auzitegi-mediku izateko, ezinbestekoa da medikuntzako gradua, eta autopsia-laguntzaile bihurtzeko, klinika-erizaintzako laguntzaile titulua (LH1). Beste esparru batzuetan, berriz, hala nola DNA analitikan, biologia edo biokimika titulazioak kontuan izaten dituzte.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu JustiziaEuseko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua atalera