Zer dira oposizioak prestatzeko bekak?
Maiatzaren 19ko JUS/501/2023 Aginduak (maiatzaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 120. zk.) Karrera Judizialean eta Fiskalean, Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan eta Estatuko Abokatuen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.
Agindu horretatik aurrera, Justizia Ministerioak, Azterlan Juridikoen Zentroaren bitartez, laguntza ekonomikoen programa bat garatzen du, Karrera Judizialean eta Fiskalean, Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan eta Estatuko Abokatuen Kidegoan sartzeko hautagaiak prestatzea eragozten edo zailtzen duten oztopo sozioekonomikoak ezabatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Azterlan Juridikoen Zentroaren webgunean aurki dezakezu beken atal espezifikoan.