Zer da PSP - Euskadi? Erabili dezaket?
Profesionalentzako Zerbitzuen Ataria (PSP - Euskadi) justizia arloko profesionalek, pertsona juridikoek eta esku-hartzaile bereziek Justizia Administrazioarekin harremanetan jartzeko eskuragarri duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago. Espediente Judizial Elektroniko bakarrean, modu seguruan, esku hartzeko aukera ematen du: idazki mota guztiak aurkezteko, jakinarazpenak jasotzeko, espediente judizial elektronikora sartzeko eta seinalamenduak ez ezik, rol bakoitzaren interes partikularreko beste funtzionalitate batzuk ere kontsultatzeko.
Plataforma honako hauek erabil dezakete: baliozko ziurtagiri digitala duten pertsona juridikoek, esku-hartzaile bereziek (notarioek, perituek, konkurtsoko administratzaileek, poliziek, bake-epaitegiek, udalek, gobernuko departamentuek...) eta profesionalek (defendatzaileek -abokatuek eta lan-harremanetako gradudunek- eta legezko ordezkariek -prokuradoreek, estatuaren abokatutzak, autonomia erkidegoko letraduek, SBFk, GSINk, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, SEPEk...-).
Eremu profesional berriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo JustiziaEus webguneko PSP- Euskadi atalera.