Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da Prozesu Errestauratiboa?

Izaera penala duen gatazka batean hainbat pertsona sartuta daudelarik, gatazka horretatik kanpoko pertsona batek bitartekotza egitea da Prozesu Errestauratiboa. Auziari hobekien egokitzen den tresna erabiliko da (bitartekaritza, zirkuluak edo hitzaldiak), eta alde biekin lotutako komunitateko ordezkariek, senideek edo lagunek har dezakete parte. Helburua, konponbidea aurkitzea eta akordio errestauratiboa erdiestea da. Sistema hauek Justizia Errestauratiboaren adierazpide posibleak dira, betiere biktimaren protagonismoa, gatazka benetan baketzea eta aldeen arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen duten neurrian. Prozesu Errestauratiboaren helburua zigor prozeduraren hiru faseetan parte hartzea da: instrukzioan, epaiketan eta betearazpenean. - Informazio gehiago behar baduzu, JustiziaEus-eko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzura jo ezazu.