Zer da Hipoteka Bitartekaritza?
Hipoteka Bitartekaritzaren xede nagusia hipoteka betearazteko kasuak saihestea da. Horretarako, ekonomiaren eta gizartearen arloko profesionalek gainzorpetuta dauden familien eta finantza-erakundeen artean esku hartzen dute, egindako zorra ahalik eta modu egokienean kitatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu horretara jotzeko, baina, zenbait baldintza bete behar dira; esate baterako, jabetzan etxebizitza bakarra edukitzea eta etxebizitza horren balioa asko jota 350.000 eurokoa izatea.
Informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzuaren atalera.