Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoa?

Segurtasun-maila berezia duen web-atari bat da, zeinaren bidez jarduerak, prozedurak eta zerbitzuak egin baitaitezke Euskadiko Justizia Administrazioarekin modu elektronikoan.

Justizia Administrazioarekin internet bidez elkarreragin nahi duten herritarrei eta justizia-profesionalei zuzenduta dago (abokatuak, prokuradoreak, gizarte-graduatuak, erakunde jakin batzuetako zerbitzu juridikoetako kideak, etab.).

Abian jarrita, Euskadiko bulego judizial bakoitzak ematen dituen prozedurak eta zerbitzuak zentralizatu nahi dira, bulego judizialetarako sarbidea erraztuz eta Euskadiko Justizia Administrazioa, herritarrak eta profesionalak jarduera judizialaren esparruan behar diren berme prozesalekin erlazionatzeko gune bat sortuz.