Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da Ediktu Taula Bakarra?

Administrazio publiko batek interesdun bati prozedura baten baitako zerbait jakinarazi behar badio, baina norbanako hori ezezaguna bada, edo jakinarazpena nora bidali behar duen ez badaki, edo baldin eta jakinarazpena helarazten saiatu bada baina ez badu lortu jakinaraztea, Administrazio eskumendunak iragarkia derrigorrez BOEn argitaratu behar du.

Jakinarazpen guzti horiek iragartzeko erabiltzen den taula, Ediktu Taula Bakarra (leiho berri batean irekitzen da) da.

Iragarpena nahitaez BOEn egin behar da, jakinarazpenaren iragarpenaren jatorrizko prozedura edo prozedura-mota izapidetzen ari den Administrazioa edozein dela ere, araudi espezifikoa dutenak barne.

Halere, aurretik eta hautazko izaerarekin, hala erabakitzen duten Administrazioek interesdunaren azken egoitzaren udal-ediktuen tabloian, kontsulatuan edo enbaxadaren kontsulatuari dagokion eremuan argitaratu ditzakete jakinarazpenak.