Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da dokumentuen apostilla edo Hagako apostilla?

Apostilla-prozedura honetan datza: dokumentu publiko baten gainean edo horren luzapen batean, ohar edo idatzohar bat jartzea, 1961eko urriaren 5eko Hagako XII. Hitzarmena sinatu zuen herrialde batean emandako dokumentu publikoen sinadura benetakoa dela ziurtatzeko. Hitzarmen horren bidez, ezabatu egiten da dokumentu publiko atzerritarrak legeztatzeko eskakizuna, baldin eta dokumentu horiek ondorioak izan behar badituzte beste herrialde sinatzaile batean.

Horrela, Hitzarmena sinatu duen herrialde batean jaulkitako dokumentuak Apostillaren bidez ziurtatu badira, Hitzarmeneko beste edozein herrialdetan aintzatetsi beharko dira bestelako autentifikaziorik behar izan gabe.

Zure estatua Hagako Hitzarmenaren parte den jakiteko hurrengo zerrenda kontsulta dezakezu: 1961eko urriaren 5eko Hagako Hitzarmena sinatu zuten estatuen zerrenda. (leiho berri batean irekitzen da)