Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da BakQ?

Pertsona bati Interneten identifikatzen eta agiriak sinatzen uzten dion sistema da. Honetan datza:

Identifikadore bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorrena.
Pasahitz bat.
16 posizio dituen koordenatu-joko bat edo itsasontzi-joko bat.
Beste sinadura elektronikoak baino errazagoa eta erabilgarriagoa da:

Edozein gailutan (ordenagailua, tableta, telefono mugikorra) eta Internet konexioa dagoen edozein tokitatik erabil dezakezu.
Ez duzu softwarerik instalatu behar, ezta zure nabigatzailea konfiguratu behar ere.
Ez duzu behar txartel-irakurgailurik.
Balio legal osoa du eta erabat segurua da.
Doakoa da.
Lan-poltsen sistemara ez ezik, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen Interneteko beste zerbitzu guztietara sartu ahal izango zara: Nire Karpeta, Osakidetzaren Osasun Karpeta... BakQ ziurtagiriarekin, halaber, hiru lurralde historikoetako foru-aldundien egoitza elektronikoetara eta Euskadiko gero eta udal gehiagorenetara sartu ahal izango zara. Horrela, zeure burua identifikatu eta dokumentazioa bidali edo jaso dezakezu modu arin, erraz eta seguruan.

BakQ nola eskatu? (leiho berri batean irekitzen da)