Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer da auzotartasun zibila eta zer dakar?

Auzotartasun zibila lurralde jakin bateko bizilaguna izateak duen estatus zibila da. Auzotartasunak zehaztuko du, beraz, gai jakin batzuetan aplikatu beharreko lege pertsonala, hala nola, familian eta oinordetzan

  1. urtea baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoan ez zegoen euskal auzotartasun zibil komunik, euskal lurraldeko tokiko auzotartasun zibila baino ez zegoen, baina Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeak ezarri zuen auzotartasun hori.

Gaur egun, euskal lurralderen batean auzotartasun zibila duenari euskal zuzenbide zibila aplikatuko zaio.

Azpimarratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztientzat auzotartasun komuna izatea (euskal auzotartasun zibila) bateragarria dela Aiara haranako herritarrek, bizkaitarrek edo gipuzkoarrek zenbait erakunderentzat izan dezaketen tokiko auzotasunarekin.