Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer berrikuntza sartu ditu 1/2025 Lege Organikoak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan?

Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salaren eskumena zabaltzen da. Sala hori arduratuko da, auzialdi bakarrean, ministroen xedapen orokorrekin eta egintzekin lotutako errekurtsoez, baita horiek Ministro Kontseiluak edo Gobernuaren Batzorde Delegatuek txostena egin edo erabakia hartu ondoren hartzen direnean ere.

Sindikatuei legitimazioa aitortzen zaie hala baimentzen duten funtzionario eta estatutupeko langile afiliatuen izenean jarduteko, haien eskubide indibidualak defendatzeko.

Baina jurisdikzio horren berritasun nagusia prozedura laburtuan dago:

  • Alderdi demandatzaileak frogak prestatzeko eginbideak eskatzeko aukera sartzen da.
  • Alderdi demandatuak ikustaldia eskatzeko, argudioak erabili beharko ditu organo jurisdikzionalak izapide hori egitea komeni den ikusi ahal izateko.
  • Egintza amaitzean, ahozko epaia emateko aukera sartzen da, hargatik eragotzi gabe geroago idaztea.