Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer berrikuntza dakartza erreformak epaiketarako froga prestatzeari buruz?

Lan-arloko Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 90.3 artikuluaren erreformak, 1/2025 Lege Organikoaren esparruan, aldaketa nabarmena sartzen du epaiketan egin beharreko froga prestatzeko eginbideak eskatzeko epeetan: lege-testu berriak hamar eguneko epe zaharra berreskuratzen du.

Alderdiek froga prestatzeko eginbideak eska ditzakete, gutxienez epaiketarako ezarritako eguna baino hamar egun lehenago.

Arauak salbuespen bat aurreikusten du, epaiketa seinalatzea hamar egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten denean. Kasu horretan, eginbide horiek eskatzeko epea hiru egunekoa izango da.