Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer behar dut PSP - Euskadin sartzeko?

PSP-Euskadi pertsona fisiko, juridiko eta profesionalek, parte diren prozeduren espediente judizialean, jakinarazpen telematikoetan eta idazkien aurkezpenean sartzeko eskuragarri duten duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago.. Esanak esan, PSP-Euskadin sartzeko hiru baldintza tekniko bete behar dituzu.

Lehenik eta behin, nahitaezkoa da Interneterako konexioa eta Google Chrome nabigatzailedun ordenagailua izatea. Txartel kriptografikoan ziurtagiria duen  Macintosh ekipoa edukiz gero, Mozilla Firefox nabigatzailea beharko duzu.

Bestalde, PSP-Euskadi aplikazioak Ziurtagiri Digitalak erabiltzen ditu sarbidetzat. Horrenbestez, ezinbestekoa duzu hurrengo sinadura aitortuko ziurtagiri digitaletariko bat: ACA, NAN, FNMT, IZENPE.  Horien inguruko zalantzarik izatekotan, JustiziaEus atarian guztientzako instalazio eta konfigurazio gidak daude.

Azkenik, espedienteetako dokumentuak PDF formatuan bistaratzen direnez, haiek ikusteko funtzioa duen aplikazioa behar duzu. Hala nola, Adobe Reader 9 (edo berriagoa) edo Foxit Reader 3.0 (edo berriagoa).

Eremu profesional berriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo JustiziaEus webguneko PSP - Euskadi atalera.