Zenbat denbora egon behar naiz deliturik egin gabe nire zigor-aurrekarien ezerezpena eskatu ahal izateko?
Denbora, ezarri dizuten zigorraren larritasunaren araberakoa izango da:
- Delitu arinak: sei hilabete.
- 12 hilabetetik beherako zigorrak eta zuhurtziagabekeria delituak: bi urte.
- Gainerako hiru urtetik beherako zigor arinagoak: hiru urte.
- Gainerako hiru urteko edo hiru urtetik gorako zigor arinagoak: bost urte.
- Zigor larriak: hamar urte.
Epe hauen zenbaketa eten egingo da baldin eta tartean delitu berriak badaude.