Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zeintzuk dira familia-bitartekaritzaren printzipio gidariak?

Justizia-eredu alternatiboek gatazkak prebenitzea eta konpontzea ahalbidetzen dute, eta aldeei konponbide horiek eraikitzeko protagonismoa ematen diete. Hauen artean ohikoenetariko bat bitartekaritza da, Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legean araututa dagoena.

Familia-bitartekaritza gidatu behar duten printzipioak hauek dira:

  • Borondatezkoa izan behar du. Aldeek askatasun osoa dute prozedura hau aukeratzeko, edozein unetan erabiltzeko edo uzteko, eta azken kasuan ez dute horregatik inolako zehapenik jasoko. Bakar-bakarrik gatazka duten alde guztien adostasunez hasi ahal izango zaio bitartekaritza-prozedurari. Epaileek, egoki iritziz gero, gatazka duten aldeei bitartekaritza-sistemari buruzko informazioa eman ahal izango diete, eta epe horretan, aldeek hala erabakiz gero, etenda geratuko da prozesu judiziala. Bitartekariak ere borondatez jardun beharko du, izan ere, izendapenari ezetza eman diezaioke, bitartekaritza-prozedura hasteari uko egin diezaioke, edo, behin hasita dagoela, prozedura aurrera eramateko baldintza egokirik ikusten ez badu, eten egin dezake edo amaitutzat eman.
  • Isilpekoa izan behar du. Bitartekaritza aurrera eramatean bildutako informazio guztia, ahozkoa nahiz agirietakoa, isilpekoa izango da; emaitza ere halakoa izango da, salbu eta aldeek betetzea, berrestea edo homologatzea adosten badute.
  • Gardena izan behar du. Aldeek informazio zehatza izan behar dute prozeduraren ezaugarriez eta jarduteko moduaz, prozeduraren irismenaz, ondorioez eta lor litezkeen akordioen balioaz.
  • Zuzenbidea errespetatu behar du. Bitartekaritza ezin da erabili legeria urratzeko edo iruzurra eginez haren aplikazioa saihesteko. Aldeek zuzenbideari jarraituz bilatu beharko dituzte gatazka konpontzeko egoki iritzitako irtenbideak. Aldeetako batek edo guztiek justiziara jo nahi izanez gero, ezin izango zaie ezein kasutan eskubide hori mugatu.
  • Inpartziala izan behar du. Bitartekariak ezin izango du pertsona edo alde batenganako interesik izan, beste baten gainetik igarota, lehenengoari onura ekartzeko, eta bere inpartzialtasuna, nahitaezkoa, zalantzan jartzen duen jarduerarik ez du egingo edo sustatuko. Era berean, ezin izango du portzentajerik gorde bitartekaritzan lortutako akordioaren ondorioz aldeek lor litzaketen onuretatik.
  • Neutrala izan behar du. Erabakitzeko ahalmena aldeei dagokie. Bitartekariak ezin izango du bere iritzia eman, iradokizunik egin edo akordiorik proposatu, eta aldeen ikuspuntua errespetatu beharko du eta negoziazioan aldeen arteko berdintasuna zaindu. Bitartekariaren egitekoa, bitartekaritzan azterkizun den gaiari dagokionez, aldeek irtenbideak beren kabuz aurki ditzatela lortzea izango da.
  • Malgua izan behar du. Bitartekaritza-prozedura malgua da, eta horri esker kasuan kasuko egoerara egokitzen da, baina betiere lege honetan jasotako gutxieneko arauak bete beharko ditu, kalitatea bermatzeko.
  • Kontraesaneko eztabaida. Aldeek aske sentitu behar dute prozedura osoan egoera gatazkatsuari buruz duten ikuspuntua azaltzeko. Bitartekariak berdintasunezko tratatua bultzatu behar du aldeen artean, eta haien parte-hartze orekatua bermatuko du bitartekaritzak irauten duen bitartean.
  • Berehalakoa izan behar du. Bitartekaritzan zuzenean parte hartu behar da, bertan egonda, eta aldeek ezin izango dute bitartekorik izendatu.
  • Aldeek fede onez, lankidetzaz eta errespetuz jokatu behar dute. Familia-bitartekaritzaren prozesuan parte hartzen duten pertsonek fede onez eta elkarrenganako errespetuaz jokatu behar dute.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.