Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zeintzuk dira Erregistro Zibilean sexu aipamena zuzentzearen ondorioak?

Hasiera batean, erregistroan egindako sexu aipamenaren zuzenketa erabakitzen duen ebazpenak eratze-ondorioak ditu inskribatzen den momentutik eta izaera berriari dagozkion eskubide guztiak erabiltzeko aukera ematen du. Hala ere, 4/2023 Legeak, otsailaren 28koa, transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak baieztapen hori murriztu du, arauak nahi ez diren ondorioak izan ez ditzan.

Lehenik eta behin, ezarri du sexu aipamenaren zuzenketak eta horren ondorioz izena aldatzeak ez dutela eraginik inskripzioaren aurreko egoeretan Genero Indarkeriaren aurka oso-osoko babesa ematen duen abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoarekin harremana badute.

Era berean, gizona izatetik emakumea izatera pasatzen direnek azken hauen aldeko ekintza positiboko neurrien onurak jaso ditzakete, baina bakarrik aldaketaren ondoren sortutako egoerei dagokienez. Kasua kontrakoa bada, hau da, emakumea izatetik gizona izatera igarotzen bada, neurri horietatik eratorritako ondare-eskubide kontsolidatuak gordeko dira, ez da jasotako dirua itzuli behar.

Azkenik, egoera juridiko bat jaiotzean izandako sexuaren ondorioa bada, interesdunak horri datxezkion eskubideei eutsiko die.