Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zeintzuk dira Bulego Fiskalaren eginkizunak eta zereginak?

Bulego Fiskala Ministerio Fiskalaren euskarria eta laguntzailea da, eta hurrengo lanak egiten ditu:

  1. Salaketak, agerraldiak eta bestelako dokumentuak informatikoki prozesatu, eskaneatu edo digitalizatuko ditu.
  2. Atestatuak, eskaerak, idazkiak, dokumentuak, komunikazio egintzak, posta, espedienteak, konbikzio piezak, eta bestelakoak eskura zein telematikoki jasoko ditu eta Fiskaltzaren jardun-eremu ezberdinen beharren arabera arakatuko ditu.
  3. Sarrerak sailkatu eta banatuko ditu, eta jakinarazpenak eta  “prest” dauden prozedurak kudeatuko ditu.
  4. Adingabeen auziei, prozedura aurreko eginbideei eta ikerketa- eginbideei zenbakia emango die eta espedientea osatzeaz arduratuko da.
  5. Dokumentu estandarizatuak eta laburpenak betetzeaz arduratuko da. 
  6. Kalifikazioak, ebazpenak, txostenak eta Ministerio Fiskalaren bestelako idazkiak eta idatzagiriak informatikoki dokumentatuko ditu.  
  7. Fiskaltzan egin beharreko edozein prozesu-egintza prestatu, garatu eta dokumentatuko du.
  8. Bulego Fiskaletik ateratzen den edozelako dokumentu, espediente, konbikzio-pieza, komunikazio-egintza, zerrenda eta abar kudeatuko du eta  Ekiteko Protokoloaren eta zerbitzuaren kontrol-adierazleen arabera irteera guztiak zuzenak direla  egiaztatuko du.
  9. Herritarrei eta funtzionarioei harrera egingo die.
  10. Zerbitzua kudeatuko du eta estatistikak eta kontrol txostenak osatuko ditu
  11. Bideokonferentziak kudeatuko ditu.

Lan hauek izapidetze-taldeek eta Bulego Fiskaletako lantalde orokorrek egingo dituzte; horiek, era berean, kudeatzaile arduradun batek koordinatu eta kudeatuko ditu, Fiskal Nagusiaren zuzendaritzapean.