Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zeintzuk dira bitartekari izateko betekizunak?

Autonomia Erkidegoek Familia Bitartekaritzarako legeak onartzen dituzte, eta, horien bidez, Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuen lantaldeek bete beharreko baldintzak arautzen dituzte.

Euskadin, zehazki, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008  (leiho berri batean irekitzen da) Legeak ezartzen ditu bitartekari izateko betekizunak:

  • Bitartekarien Erregistroan (leiho berri batean irekitzen da) izena ematea.
  • Zuzenbide, Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Lan edo Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-titulua edo gradua.
  • Prestakuntza espezifikoa, nahikoa eta etengabea familia-bitartekaritzan. Hau frogatzeko bederen 200 orduko ikastaroa gainditu behar da. Besteak bestek, hauek landu behar izan dira horretan: familia-zuzenbidea eta familiaren eta familiako kideen psikologia gizabanako gisa, eta familiaren alderdi psikosozialei, bitartekaritzari eta gatazkei buruzko edukiak.

Beren jarduera profesionala uztailaren 6ko 5/2012 Legean (leiho berri batean irekitzen da) xedatutakoaren arabera garatzen duten bitartekariek eta bitartekaritza-erakundeek (auzi zibilak eta merkataritzazkoak) maiatzaren 7ko JUS/746/2014 Aginduan (leiho berri batean irekitzen da) jasotako arauak aplikatu beharko dituzte. Agindu honen xedea da uztailaren 6ko 5/2012 Legearen zenbait alderdi garatzen dituen abenduaren 13ko 980/2013 Errege Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) 14. eta 21. artikuluak garatzea, eta Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Fitxategia sortzea.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.