Zeintzuk dira arazo nagusiak PSP-Euskadin sartzean? Nola konpon ditzaket?
Profesionalentzako Zerbitzuen Ataria (PSP-Euskadi) justizia arloko profesionalek eta pertsona juridikoek ere Justizia Administrazioarekin harremanetan jartzeko eskuragarri duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago. Alabaina, baliteke batzuetan arazoak izatea, nahiz eta baldintza teknikoak bete eta bitarteko egokiak erabili sartzen saiatzean.
Arazo ohikoenen artean nabarmendu behar dira, lehenik eta behin, ziurtagiriaren baliozkotzearekin harremana dutenak. Horiek izatekotan, VALIDe aplikazioaren bidez online egiazta daiteke ziurtagiri batek balio duela, @firma plataforma erabilita. Halaber, Euskadin, IZENPEk antzeko tresnak ditu ziurtagiriak balioesteko.
Era berean, erabiltzaileak ziurtagiri digital balioduna izan arren, aplikazioan sartzeko baimenik ez badu, “Errorea autentifikazio-moduluan: ukatu egin da erabiltzailera sartzeko baimena” dioen pantaila agertuko da. NANa aplikazioan alta emanda ez egotearen edo gaizki sartuta egotearen ondorioa denez, konpontzeko nahitaezkoa da Profesionalentzako Laguntza Zerbitzuarekin harremanetan jartzea 945 016 300 telefonoaren bidez edo sap@justizia.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Amaitzeko, ziurtagiria eguneratu ostean gerta daitezkeen arazoak aipatu behar dira: weborriak bezero-ziurtagiri balioduna eskatzea eta ziurtagiria ez kargatzea. Horiek konpontzearren, ezinbestekoa da erroko ziurtagiria deskargatzea, “konfigurazio-gida eta ohiko galderak ” dokumentuan dauden esteken bitartez. Orobat, hor PSP - Euskadira sartzean eta plataforma erabiltzean hain ohikoak ez diren beste zenbait errore jasota daude.
Eremu profesional berriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo JustiziaEus webguneko PSP - Euskadi atalera.